Gartxatxo-Txupi bikoteak irabazi du Amaia Tabernako IV. Mus Txapelketa

Uztarria.eus 2019ko api. 8a, 13:05

Joan den zapatuan, hilak 6, jokatu zuten Amaia Tabernako IV. Mus Txapelketaren finala, eta Gartxatxo-Txupi bikoteak irabazi zuen norgehiagoka. 700 euroko saria, txapela eta garaikurra eraman zituen etxera bikote irabazleak. Bigarren postuan gelditu zen Lurdes-Joxe bikotea, hirugarren Iñaki eta Ander sailkatu ziren, eta laugarren postua Juan Migel eta Joxe Marik eskuratu zuten. 400, 200 eta 100 euroko sariak eskuratu zituzten finalistek, hurrenez hurren.

Otsailaren 13an hasi zen Amaia tabernako txapelketa. Laugarren urtez jarraian antolatu dute lehia.

(Argazkia: Amaia taberna)