'Mikrouhinak' saioa

Olatz Salvadorrek doinu oinirikoetan murgildu du publikoa

Uztarria.eus 2019ko api. 3a, 12:10

Olatz Salvador bakarlariak kontzertua eskaini zuen joan zen larunbatean, eta publikoa doinu leun, goxo eta onirikoetara barreiatu zuen donostiar musikariak. Gainera, Elene Carreto dantzaria ere ondoan izan zuen Salvadorrek kontzertuan, eta haren gorputz mugimenduak eta melodia liluragarriak ikus daitezke kontzertuaren honako laburpen honetan. Bideoa Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio taldeak osatu dute elkarlanean, Mikrouhinak bideo sortarako.