21. Korrika

Apirilaren 4an izango da 21. Korrikako kilometroen zozketa

2017. urteko Korrikako artxibo irudia.

19:00etan izango da, Baigeran, eta kilometroak erosi dituzten eragile, elkarte eta erakunde guztiek dute bertaratzeko aukera. Orotara, 42 taldek erosi dute kilometroa Azpeitian.

Apirilaren 4an, ostegunean, egingo da Korrikako kilometroen zozketa. Baigeran da hitzordua, 19:00etan, eta kilometroak erosi dituzten taldeek aukera dute zozketan egoteko. Urtero legez, ibilbidearen nondik norakoak azalduko dituzte batzarrean, eta lekukoarekin korrika egiteko tarteak zozkatuko dira. Azpeitian, honako 42 talde hauek erosi dute kilometroa:

  • Arroita elkartea
  • Azpeitiko EH Bildu
  • Azpeitiko Ernai
  • Azpeitiko Gure Esku Dago
  • Azpeitiko Sare
  • Azpeitiko Sortu
  • Azpeitiko Udala
  • Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkartea
  • Basanderiek talde feminista
  • Bertan merkatari elkartea
  • Bieleko langileak
  • Center Point akademia
  • Domusa Teknik
  • Elikagunea
  • Elkar-ekin
  • Eregi
  • Erniarraitz
  • Gure Ametsa elkartea
  • Ikasberri ikastola
  • Ikasberri ikastolako langileak
  • Ikasberri kirol elkartea
  • Iraurgi ikastetxea
  • Iraurgi saskibaloia
  • Kimubat
  • Kulturaz kooperatiba
  • LAB Azpeitia
  • Lagun Onak FT
  • Lagun Onak MB
  • Oilo Soro elkartea
  • Orkatz kultur elkartea
  • Sammic
  • San Martin egoitza
  • Sarralle
  • Sokaitz eskalada taldea
  • Tienda Azul
  • Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola BHI
  • Urola Kostako Hitza
  • Uztarria komunikazio taldea
  • Zezenbeltz elkartea
  • Ziripot elkartea
  • Zulozabal elkartea

Apirilaren 12an, ostiralez, pasatuko da Korrika Azpeititik. Aurreikuspenen arabera, 09:34 da egitasmoa herrira iritsiko den ordua. Elgoibar aldetik iritsiko da lekukoa, eta Azpeititik kostaldera joanda, arratsaldez Donostiara iritsiko da. Apirilaren 4an hasiko da euskararen aldeko festa erraldoia, Garesen (Nafarroa) eta Gasteizen amaituko da. Aurtengoa Korrikaren 21. edizioa da, eta Klika da leloa: "Klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea, hautua egitea". Batzordearen deitzaileek uste dute azpeitiarrek ere ekarpen polita egin dezaketela Korrikaren aurtengo edizioan, eta haien hitzetan, horretarako dagoeneko lanean hastea "beharrezkoa" da.

2017an egin zen azken Korrika, eta orduko hartan BatZuk eta askoz gehiago izan ziren korrika irten ziren azpeitiarrak. Hona hemen orduko hartan Uztarria.eus-ek egin zuen bideoa:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide