Zebrabideari altuera emateko eskaera

Uztarria.eus 2019ko mar. 27a, 11:41

Soreasu auzuneko bizilagun batek bidalitako argazkia da honako hau. Hain zuzen ere, Soreasuko etxe batzuen eta Soreasu eraikinaren arteko zebrabidea "arriskutsua" dela azaldu du kexa bidali duen herritarrak. "Kotxeak bizi pasatzen dira gune horretatik, eta arriskutsua da pasabidea. Horregatik, zebrabideari altuera emateko eskatzen dugu, Soreasu auzunearen sarrerako zebrabideari eman zioten moduan". Kexa agertu duen herritarrak azaldu duenez, dagoeneko jarri da harremanetan Udalarekin eta udal ordezkariekin, baina haren hitzetan, gaur-gaurkoz horiek ez dute "ezer egin".