'Mikrouhinak' saioa

Senegalgo doinuak Sanagustin kulturgunera eraman ditu Sapaldi taldeak

Uztarria.eus 2019ko mar. 26a, 13:52

Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat egitasmo antolatu zuen joan zen asterako Elkar-ekin taldeak. Azpeitian xenofobiarik ez. Inor ez da ilegala lelo hartuta egin zituzten ekintzak, eta horietan azkena igandean izan zen: Sapali taldearen kontzertua. Kalejira egin zuten aurrena, eta segidan, kontzertua eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Senegalgo dantzak eta doinuak eskaini zituzten emanaldian, eta honako bideo honetan ikus daiteke kontzertuaren laburpena. Bideoa Kulturaz kooperatibak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio taldeak osatu dute elkarlanean, Mikrouhinak bideo sortarako.