Karnabalak 2019

Gaupaseroek ez dute hutsik egin

Inauteriak ez dira amaitu oraindik. Astearte Karnabala egun tristea izaten da jende askorentzat, baina biharamun handirik ez dutenak ere badira herrian. Batzuek mozorroak erantzi gabe eta festan jarraitzen dute astearteko eguerdi partean. Tradizio bilakatzen ari den moduan, Fenardo lagun dutela, Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren bulegora bisita egin dute duela gutxi. Haientzat festak ez du etenik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide