Karnabalak 2019

Mozorroz eta kolorez jantzi dira Azpeitiko kaleak Astelehen Karnabalean

Uztarria.eus 2019ko mar. 4a, 14:57

Atzoko Elegante Eguna igarota, karnabalekin jarraitzeko mozorroen festan murgildu dira herritarrak gaur eguerdian. Adin guztietako lagunak animatu dira urtez urte gero eta indar gehiago hartzen ari den Astelehen Karnabaleko mozorro desfilera, eta irudimenez jositako jantziak eta karrozak ikusi ahal izan dira kalejiran zehar. Herritar ugari elkartu da Alde Zaharreko kaleetan zein plazan, mozorroen desfilea ikusteko, eta festa giroaz gozatzeko. Kantu Kolore taldearen emanaldiak borobildu jaia. Arratsaldean jarraituko du festak. 

Hona hemen gaurko egitaraua:


16:00.
 DJ festa eta txokolatada, Azoka Plazan.

16:15. Zezenaren irteera girotzen ariko dira Izarraitz txistulari taldea eta Udal Musika Banda, Plaza Txikian.

16:30. Sokamuturra, Erdikalean hasita.

19:30. Udal Musika Bandaren kalejira.

19:30. Urolatarrak txarangaren emanaldia.

23:30-02:30. Ilargi Beltza taldearen dantzaldia, plazako kioskoan.

00:00. Big Dancers panpin erraldoien ikuskizuna, Pasai txarangaren emanaldia eta Kolpez Blai perkusio taldearen emanaldia, kalez kale.

00:30. Itsasiko ttuntturroen kalejira.

00:30. Helduen mozorro lehiaketa.

01:30. Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa, udaletxean.

02:00. Los Pasai txarangaren kalejira.