Karnabalak 2019

Erdikaleko eromena, zezena irten aurretik

Uztarria.eus 2019ko mar. 3a, 18:35

Jai Karnabala giro ederrean ospatzen jarraitzen dute azpeitiarrek. Eguerdiko txikiteoaren ondoren, bazkalondoan etorri da eguneko unerik nagusienetakoa: arratsaldeko sokamuturraren irteera. 16:30ean atera da lehen zezena Erdikale barrenean jarritako kamioitik, baino askoz lehenagotik bete-bete zegoen kalea, eta kantuan eta dantzan ibili da dozenaka lagun. Une horien lekuko dira Alberto Belokik grabatu dituen hiru bideo hauek.