Azpeitira itzuli da Iñaki Etxarte

Uztarria.eus 2019ko mar. 2a, 23:35

Iñaki Etxarte Azpeitian da berriro. ETAko preso, deportatu eta iheslari ohiari gaur iluntzean egin diote harrera. Anaiak ondoan zituela iritsi da Erdikalera Loiolakoa, eta "oso-oso hunkituta" jaso du han elkartutakoen ongietorria; bertsoak eskaini dizkiote, agurra dantzatu ere bai, eta lore sorta bat eman diote. Gero, bere argazkia erretiratu du Orkatzetik.

1981ean ihes egin zuenetik, herrira itzuli gabea zen Etxarte. "Askotan akordatzen nintzen noizbait iritsiko ginela honetara, eta nahi gabean iritsi da", esan du. 1986an Cabo Verdera deportatu zuten Frantziatik; 1987an iritsi zen Kubara, Cabo Verdetik ihes eginda, eta han bizi izan da orain arte.