Karnabalak 2019

XL. Imanol Elias sokamuturreko argazki lehiaketaren oinarriak kaleratu dituzte

Uztarria.eus 2019ko ots. 27a, 16:15

Karnabaletan, martxoaren 3an, 4an eta 5ean Azpeitian, sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte, eta parte hartzaileek martxoaren 14ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte argazkiak. Martxoaren 23an egingo dute sari banaketa.

Azpeitiko Argazki Elkarteak XL. Imanol Elias sokamuturreko argazki lehiaketa antolatu du beste urte batez, eta haren oinarriak kaleratu ditu. Ohi bezala, karnabaletan, martxoaren 3an, 4an eta 5ean Azpeitian, sokamuturrean ateratako argazkiak sarituko dituzte.

Argazkiak zuri-beltzean aurkeztu beharko dira, eta argazkilariek ezin izango dute fotomuntairik aurkeztu. Bakoitzak, gehienez, bost argazki aurkez ditzazke lehiaketara, baina sari bakarra lortu ahalko du, sari berezia kontuan hartu gabe. Horrez gain, argazkien tamaina 20x30 zentrimetrokoa izango da, eta haren atzealtzean, argazkiaren izenburua, egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa zehaztub hearko dituzte. Derrigorrezkoa izango da argazkiak jpeg formatuan CD euskarrian aurkeztea.

Parte hartzaileek martxoaen 14ko 22:00ak bitartean bitartean bidali beharko dituzte argazkiak, Azpeitiko Argazki Elkarteak Perez Arregi plazako 1. zenbakian duen egoitzara. Sariei dagokienez, berriz, irabazleak 365 euro eta garaikurra jasoko ditu; bigarren postuan geratzen denak 235 euro eta garaikurra irabaziko ditu; hirugarrenak 200 euro eta garaikurra; laugarrenak 120 euro; eta bosgarrenak 80 euro. Gainera, sari berezia egongo da: Iñaki Joaristi Altzarte saria. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onena sarituko dute horretan, eta irabazleak 150 euro eta plaka bat jasoko ditu. Kasu horretan, argazkia koloretan izango da, eta partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Antolatzaileek martxoaren 23an egingo dute sari banaketa, eta egun horretan erakusketa zabalduko dute lehiaketara aurkeztutako argazkiekin. Hain zuzen ere, erakusketara joaten diren ikusleek sari herrikoi bat emateko aukera izango dute, eta botoa ematen duten ikusleen artean 10 argazkiren 20x30ko anpliazioak zozkatuko dira.