Karnabalak 2019

Euskal inauterien argazki erakusketa jarri dute Basazabal jauregian

Uztarria.eus 2019ko ots. 26a, 13:19

Karnabalak gerturatzen ari direla eta, Euskal Herriko inauteriak tantaka argazki erakusketa jarri dute ikusgai Basazabal jauregian. Javier Belasko Portugaleteko argazkilariak Euskal Herriko hainbat txokotako inauterietan ateratako irudiak ikus daitezke jauregian, eta horiek martxoaren 5era arte izango dira erakusgai. Ohiko ordutegian izango da irekita jauregia: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; eta larunbatetan, igandeetan nahiz jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.