Karnabalak 2019

Zabalik da Astelehen Karnabaleko tabernen mozorro lehiaketan izena emateko epea

Uztarria.eus 2019ko ots. 20a, 15:47
Iaz Amaia tabernak irabazi zuen saria.

Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman beharko dute tabernetako ordezkariek. Otsailaren 28a, osteguna, izango da horretarako azken eguna, eta Udaleko Kultura Sailean eman behar da izena.

Karnabaletako prestaketetan murgilduta dira dagoeneko zenbait herritar eta eragile, eta Udalak ere dagoeneko zabaldu du Astelehen Karnabal gaueko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek izena emateko epea. Karnabal giro onena duen tabernaren sarira aurkezteko, aurrez izena eman beharko dute tabernetako ordezkariek, eta datorren osteguna, otsailaren 28a, izango da horretarako azken eguna. Lehiaketan izena eman nahi dutenek Kultura Sailera jo beharko dute, 943-15 70 68 telefono zenbakira deituta. Udalak tabernariak ere mozorro festan parte hartzera animatu ditu, eta gogorarazi du karnabal giroko tabernarik onenaren saria jasotzen duenak lau lagunentzako afaria eskuratuko duela.