21. Korrika

Apirilaren 12an igaroko da 21. Korrika Azpeititik

20. Korrika Azpeitik igaro zeneko irudi bat. (Gorka Rubio / Argazki Press)

09:34 aldera iritsiko da Korrika Azpeitira. Azkoititik etorriko da, eta Zestoarako bidea hartuko du. Klika lelopean egingo dute euskararen aldeko egitasmoa; Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an.

Gaur, urtarrilak 9, jakinarazi dute 21. Korrikaren ibilbidea. Klika lelopean egingo dute euskararen aldeko egitasmoa; Garesen (Nafarroa) hasiko da apirilaren 4an eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an. Edizio honetan ere pasatuko da Azpeititik Korrika; hain zuzen ere, apirilaren 12an igaroko da; 1950. kilometroan iritsiko da Azpeitira, eta 1962. kilometroa izango da herrian egingo duen azkena. Azkoititik iritsiko da Korrika Azpeitira, eta ondoren, Zestoarako bidea hartuko du. Korrika Azpeitira 09:34 aldera iritsiko dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Lotura honetan ikus daitezke duela bi urte Korrika Azpeititik igaro zeneko argazkiak.

Korrikaren 21. edizioko abestiaren eta bideokliparen zuzendari artistikoa Fermin Muguruza izan da, eta Mad Muasel eta La Furia artistak izan ditu laguntzaile. Musika, berriz, Kataluniako Chalart58 eta Fermin Muguruzak sortu dute, elkarlanean. Trap, dancehall eta hip-hop doinuak eta euskal tradiziokoak nahastu dituzte kantuan. Honako hau da Klika abestiaren bideoklipa:

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide