Sansebastianak 2019

Hasi dira 2019ko sansebastianetarako prestaketak

Uztarria.eus 2019ko urt. 2a, 19:39

Bi aste pasatxo baino ez dira gelditzen San Sebastian jaietarako, eta dagoeneko jarrita dituzte haurren nahiz helduen danborradetarako entseguen datak: hilaren 15ean, asteartea, izango da aurrena, eta hilaren 16an eta 17an hurrengoak. Umeek 16:00etatik 16:50era egingo dituzte entseguak, Izarraitz pilotalekuan, eta helduek 21:00etatik 22:00ak ingurura bitartean.