Konponduta itzuli dute kanpaia parrokiako kanpandorrera

Uztarria.eus 2018ko abe. 3a, 12:39

Soreasuko Sebastian Donearen parrokiko kanpandorreak kanpai guztiak bertan ditu berriro joan den ostiraletik. Joan den irailaren 27an, konpontzera eramateko jaitsi zuten kanpandorretik elizkizunak iragartzeko erabiltzen duten kanpaia; pitzadurak zituen kanpaiak eta Kantabriako (Espainia) lantegi batera eraman zuten haiek konpontzera.

Bi hilabeteren ondoren, ostiral goizean jaso zuten atzera kanpandorrera eraberritutako kanpaia; Iñaki Aizpuru Perraxek utzitako irudiekin osatutako bideoan ikus daiteke kanpaia bere tokira itzultzeko jarraitu zuten prozedura. Beheko argazkietan, berriz, kanpaiak konpondu aurretik zuen itxura eta konpondu ondoren duena ikus daiteke.