Euskaraldia

Ikasberri kirol elkarteak ere babesa agertu dio Euskaraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2018ko abe. 3a, 12:03

Euskaraldia amaitzeko atzera kontua hasi bada ere, egitasmoak atxikimenduak jasotzen jarraitzen du. Atzo, igandea, Ikasberri kirol elkarteko talde nagusian jokatzen duten mutilek kirol klubaren izenean Euskaraldiari babesa agertzeko argazkia atera zuten beren partida hasi aurretik. Modu horretan, egitasmoak irauten duen bitartean nahiz urte osoan zehar euskara sustatzeko konpromisoa hartu du Ikasberrik.