76 azpeitiarrek bukatu dute 54. Behobia-Donostia lasterketa

Atzoko Behobia-Donostiako irudi bat.

Guztira, 30.900 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten proban, eta azpeitiarrak ere izan ziren tartean. Lehen azpeitiar gizonezkoa Iñigo Egaña izan zen (01:13:21), eta Ane Alberdi (01:24:33) aurreneko emakumea.

Atzo, igandea, izan zen kirolaren munduan hain entzutetsua den Behobia-Donostia 20 kilometroko lasterketa. Guztira, 30.900 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten proban, eta azpeitiarrak ere izan ziren tartean. Hain zuzen ere, 79 azpeitiar ziren izena emanda proban, eta horietatik 76k bukatu zuten lasterketa. Azpeitiarren artean lehena Iñigo Egaña izan zen, 01:13:21 denbora eginda (sailkapen orokorrean 143. izan zen). Lehen emakumea, berriz, Ane Alberdi izan zen (1:24:33).

Hona hemen Azpeitikoen sailkapena (izena ematean herriaren tokian 'Azpeitia' jarritakoak dira).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide