Edukiontziak irauli dituzte Garmendipe futbol zelaiaren parean

Uztarria.eus 2018ko urr. 21a, 13:45

Artzubia kalean, ezezagun batzuek irauli eta errepidera atera dituzte Glual enpresaren garai bateko egoitzaren aurrean eta Garmendipe futbol zelaiaren parean jarrita dauden hondakinentzako edukiontziak. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:30 aldean jaso dute abisua eta edukiontziak baztertu egin dituzte, argazkian agertzen den gisan utziz, hondakin bilketaren arduradunei abisua pasatuta.

Bestalde, bart gauean bertan Iñaki Azpiazu kalean zuhaitz bati kalteak eragin dizkiotela ere jakinarazi du Udaltzaingoak.