Belaunaldi ezberdinetako lagunak bat eginda, futbitorako lekua aldarrikatzeko

Uztarria.eus 2018ko ira. 10a, 22:26

25 urteren ostean, astearteetan Udal Kiroldegian futbitoan jokatzeko elkartzen zen taldeak kiroldegia utzi beharko du, Kirol Patronatuak horrela eskatu baitie. Erabaki horren aurrean beren desadostasuna agertzeko, futbitoko taldean aritu izan diren belaunaldi ezberdinetako kideak kiroldegiaren aurrean elkartu dira gaur, astelehena. Modu horretan, astearteetan futbitoan jokatzeko elkartzen hasi ziren lagun beteranoek babesa agertu nahi izan diete gaur egun ohiturarekin jarraitzen dutenei. Horrez gain, futbitoan jolasteko lekua aldarrikatu dute.