Jaso dituzte sariak 2018ko Pourrako irabazleek

Uztarria.eus 2018ko uzt. 31a, 12:10

Joan den uztailaren 29an amaitu zen Frantziako Tourra, eta horrekin batera amaierara iritsi zen Uztarriaren 2018ko Pourra. Urtero bezala, Uztarriaren tonbolan egin zen sari banaketa atzo, hilak 30, eta hara bertaratutako lagunen txalo artean jaso zuten saria Pourrako irabazleek. 

Frantziako lasterketan aurten Geraint Thomas (Team Sky) izan bada nagusi, Pourra'2018n sari nagusia Iban Orbegozo Manterolak irabazi du, Txapala taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Jon Lizaso Odriozola izan da, Juana Mari Earra taldearekin, eta hirugarren saria Aitor Priya Beitiarentzat izango da, Esprinterrak... mendiyen taldearekin. Pourra'2018k 210 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamar sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.260 euro, Txapala, Iban Orbegozo Manterola.
  • 2.goak: 840 euro, Juana Mari Earra, Jon Lizaso Odriozola.
  • 3.goak: 420 euro, Esprinterrak... mendiyen, Aitor Priya Beitia.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Artalokotxa, Xabier Urbistondo.
  • 13.goak: Ardo sorta, Lekuona, Jon Lekuona Etxenagusia.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia, Laukotie, Iban Aizpuru.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Molteni Arcore, Aitor Zubizarreta.
  • 100.goak: Ziklos Beniren oparia, Uarte, Andoni Agirregabiria Iriondo.
  • 126.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua, Xabaxk, Jagoba Lazarobaster Olaizola.
  • 150.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Txatue, Jon Etxaniz.
  • 177.goak: Uztarriaren saria, Kiru Zahar, Mikel Aramendi.
  • 201.goak: Ardo sorta, Sukar, Xabier Lasa Segurola.
  • 210.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Errota, Yolanda Etxezarreta eta Adela Hernandez.