Bukatu da Pourra'2018

Uztarria.eus 2018ko uzt. 30a, 00:27

Iban Orbegozo Manterolak (Txapala taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Jon Lizaso Odriozola (Juana Mari Earra) izan da bigarrena eta Aitor Priya Beitia (Esprinterrak... mendiyen) hirugarrena. Beste hamar apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa bihar, San Inazio bezperan, izango da, 20:00etan, Uztarriak Erdikalean jarria duen tonbolan.

Gaur, uztailak 29, bukatu da 2018ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan aurten Geraint Thomas (Team Sky) izan bada nagusi, Pourra'2018n sari nagusia Iban Orbegozo Manterolak irabazi du, Txapala taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Jon Lizaso Odriozola izan da, Juana Mari Earra taldearekin, eta hirugarren saria Aitor Priya Beitiarentzat izango da, Esprinterrak... mendiyen taldearekin. Pourra'2018k 210 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamar sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin;

  • 1.goak: 1.260 euro, Txapala, Iban Orbegozo Manterola.
  • 2.goak: 840 euro, Juana Mari Earra, Jon Lizaso Odriozola.
  • 3.goak: 420 euro, Esprinterrak... mendiyen, Aitor Priya Beitia.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Artalokotxa, Xabier Urbistondo.
  • 13.goak: Ardo sorta, Lekuona, Jon Lekuona Etxenagusia.
  • 40.goak: Erreka Bike-n oparia, Laukotie, Iban Aizpuru.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren oparia, Molteni Arcore, Aitor Zubizarreta.
  • 100.goak: Ziklos Beniren oparia, Uarte, Andoni Agirregabiria Iriondo.
  • 126.goak: Talasoterapiako 2 lagunentzako zirkuitua, Xabaxk, Jagoba Lazarobaster Olaizola.
  • 150.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Txatue, Jon Etxaniz.
  • 177.goak: Uztarriaren saria, Kiru Zahar, Mikel Aramendi.
  • 201.goak: Ardo sorta, Sukar, Xabier Lasa Segurola.
  • 210.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Errota, Yolanda Etxezarreta eta Adela Hernandez.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.330.35 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 24,25 gutxiago