Goenako utzikeriaz eta arduragabekeriaz kezkatuta

Uztarria.eus 2018ko uzt. 17a, 19:29

Herritar batek Uztarriara bidalitako argazkiak dira honako hauek. Gaur, asteartea, goizean atera ditu irudiok, 10:00ak aldera. Argazkiak bidali dituen pertsonak azaldu duenez, Goena inguruko basoen egoera "kezkagarria" da. "Garai batean, Goena leku ederra zen", adierazi du. Zaborra arduragabekeriaz uzten dutela salatu du. Horrez gain, motozaleek nahiz ziklistek basoa saltoak egiteko pista modura erabiltzen dutela gaitzetsi du. 

Egun gutxiren buruan herritarrek Goenan ateratako argazkiak Uztarriara bidaltzen dituzten bigarren aldia da.