Jone Urkizu eta Joselu Albizuri, Euskal Herriko ultra trail txapelketaren podiumetan

Uztarria.eus 2018ko uzt. 17a, 12:45

Joan zen zapatu goizaldean bertan behera gelditu zen Ehunmilak ultra trail proba, baina, hala ere, sari banaketa ekitaldia egin zuten igandean Azpeitira arteko emaitzak kontuan hartuta. Gainera, Mendiko Euskal Federazioak hala aukeratuta, Euskal Herriko ultra trail txapelketa ere Ehunmilaken barruan jokatu zen, eta Azpeitiko hainbat kirolarik jaso zituzten oroigarriak.

Hain zuzen ere, Euskal Herriko ultra trailen txapelketako emakumeen podiumean izan zen Jone Urkizu azpeitiarra; bigarren postua eskuratu zuen. Gizon beteranoetan, berriz, bigarren izan zen Joselu Albizuri Azpeitiko bizilagun azkoitiarra.

Hona hemen, Euskal Herriko ultra trail txapelketako podiumak: