Kontu Lepo irratiaren lehen saioa argia ikustear

Uztarria.eus 2018ko eka. 28a, 13:06

Azpeitiko Gaztetxeko kideek egunotan kaleratuko dute Kontu Lepo irratiko lehen saioa. Herenegun grabatu zuten irratsaioa Azkoitiko Matadeixen, eta, besteak beste, Kaka Flash irrati libreaz, KK91 kasseteaz, Kontu Leporen webguneaz eta herriko "alpisteez" aritu ziren hizketan hainbat lagun. Ordubete inguruko saioa www.kontulepo.eus webgunean jarriko dute entzungai.