'Tomb Raider' filmaren hiru emanaldi eskainiko dituzte datozen egunetan Soreasun

Asteburu honetan film bakarra izango da ikusgai Soreasu antzokian: Tomb Raider (AEB, 2018). Izen bereko bideojoko sail batetik abiatutako film sailaren azkena da Roar Uthaug zuzendariaren lana. Alicia Vikander aktoreak jokatu du Lara Croft protagonistaren rola akziozko film honetan.

Zapatuan ez da film emanaldirik izango, antzokian egin behar dituzten grabaketa batzuk direla eta. Igandean, berriz, bi saiotan (16:30ean eta 19:30ean) izango da ikusgai Tomb Raider, baita astelehenean 21:00etan ere. Azken emanaldi hori ikuslearen eguna izango da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide