Musika eskolako soka tresna eta perkusio ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar Dinamoan

Uztarria.eus 2018ko mai. 24a, 10:57
Musika eskolako ikasleek maiatzaren hasieran eskaini zuten kontzertuko irudia. (Maialen Etxaniz)

Non da musika? Gurekin topatu baietz izena jarri diote 18:15ean Dinamoan hasiko den saioari, eta herritarrentzat irekia izango da.

Juan Antxieta musika eskolako soka tresna eta perkusio ikasleek emanaldia eskainiko dute bihar, ostirala, 18:15ean hasita, Dinamoa sorgintza gunean. Non da musika? Gurekin topatu baietz izena jarri diote saioari, eta herritarrentzat irekia izango da.