Eneko Cantero: "Eskaladan indarra baino garrantzitsuagoa da teknika"

Eneko Cantero eskalada irakaslea. (Ane Olaizola)

Eskalada irakaslea da Eneko Cantero. Uztarriaren otsaileko aldizkarian, 203. zenbakian, Ane Olaizola kazetariak ofizio horren inguruan hari egindako elkarrizketa da honako hau.

Zer transmititu nahi duzu eskoletan?

Umeengan afizioa sortzea.

Zenbat da teknika eta zenbat indarra?

Garrantzitsuagoa da tenika.

Soka hautsiz gero?

Larri.

Behera so egitean?

Lehen aldiz erori arte, izua.

Ez erortzeko gakoa?

Ondo aseguratzea, eta, txarrenean, erortzen jakitea.

Umeek ala helduen egiten dute hobeto?

14 eta 24 urte arteko gazteetan dago garapena.

Zer da zuretzat eskalada?

Bizitzak eman didan gauzarik onena. Eskalada nire bizitza da.

Eskalatu duzun lekurik ikusgarriena?

Kalimnos irla, Grezian.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide