Karnabalak 2018

Izarraitz frontoian egingo dute Euskal Inauterien jaialdi osoa

Uztarria.eus 2018ko ots. 9a, 16:41
Iazko jaialdia ere Izarraitzen egin behar izan zuten.

Eguraldi txarra dago iragarrita iluntzerako, eta kalejira bertan behera uztea erabaki dute Azpeitiko Ikastola Ikasberriko arduradunek. Pilotalekuan jarri dute hitzordua, 18:30ean.

2018ko Azpeitiko karnabalen egitarauko lehen ekitaldian aldaketak iragarri dituzte, eguraldia dela eta. Izan ere, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko arduradunek bertan behera utzi dute Euskal Inauterien jaialdiaren barruan Alde Zaharreko kaleetan egin ohi duten kalejira. Horrela, jaialdi osoa Izarraitz pilotalekuan egingo dutela aurreratu dute, aurrez ezarritako orduan hasita, 18:30ean.

Iaz ere Izarraitzen egin zuten jaialdi ia osoa, Olazko Andre Mariaren plazatik frontoi sarrera arteko ibili laburra kenduta, orduan ere euria egin baitzuen. Aurten, zuzenean joango dira parte-hartzaile guztiak pilotalekura, eta hara joan beharko dute jaialdiaz gozatu nahi duten herritarrek ere.