Zuhaitz Eguna ospatuko dute igandean, Izarraizko Atea parkean

Uztarria.eus 2018ko urt. 29a, 12:25
Iazko Zuhaitz Eguneko argazki bat, Izarraizko Atea parkean.

Bigarren urtez jarraian, Izarraizko Atea parkean landatuko dituzte zuhaitzak, eta horretarako hitzordua 10:30ean jarri dute, Esklabetako elizaren parean.

Datorren igandean, martxoaren 4an, izango da azken urteetan indartzen ari den Zuhaitz Eguna. Bigarren urtez jarraian, Izarraizko Atea parkean landatuko dituzte zuhaitzak, eta horretarako hitzordua 10:30ean jarri dute, Esklabetako elizaren parean.

Herritarrak, eta, batez ere, haur eta gazteak "zuhaitzek eta basoek duten garrantziaz jabetzea eta haien zaintzan eta babesean beraien partehartzea sustatzea" du helburu Ekoetxeak antolatu duen egitasmoak. Parte hartzaileak bi ordu inguru arituko dira zuhaitzak landatzen.