Sansebastianak 2018

'San Sebastian martxa', parrokia barruan

Uztarria.eus 2018ko urt. 20a, 12:28

Atzo eliz atarian aurrena eta gero plazan, bandera jasotzerakoan, entzun zen San Sebastian martxa Azpeitian. Gaur, zaindariaren egunean, prozesioaren ondoren eta meza hasi aurretik, aspaldiko ohitura bihurtu den legez, parrokia barruan jo dute martxa Udal Musika Bandak eta Ardozaleak eta Gure Ametsa danborradako taldeek.