Mendizaleen taberna hiru hilabetez itxiko dute, "kontrabandoko tabakoa saltzea" egotzita

Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna.

Otsailaren 28an itxiko dute taberna, eta maiatzaren 28an zabalduko dute berriro. 5.500 euroko isuna ordaindu dute tabernaren arduradunek.

Lagun Onak Mendi Bazkunaren taberna itxiko dute otsailaren 28an hiru hilabeterako. Duela sei urte eta erdi "kontrabandoko tabakoa saltzen" harrapatu zituen Guardia Zibilak tabernaren arduradunak, eta horren ondorioz zigortu dituzte. 5.500 euroko isuna ordaindu dute dagoeneko tabernariek, eta, horrez gain, lokala itxi beharko dute, maiatzaren 28ra bitartean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide