Txapela jantzita agurtu du urtea Mikel Larrañaga aizkolariak

Uztarria.eus 2018ko urt. 2a, 13:07

Igandean, Urtezahar egunean, Urrezko Aizkolari Koparen finala jokatu zuten Asteasuko Usarrabi pilotalekuan, eta hiru aizkolari aritu ziren urteko azkeneko txapela jantzi nahian: Jon Rekondo leitzarra, Mieltxo Mindegia doneztebarra eta Mikel Larrañaga azpeitiarra. Azken biak, Mindegia zein Larrañaga, estreinakoz aritu ziren finalean. 45 ontzako bi enbor eta 54ko hamalau moztu behar izan zituzten. Larrañaga izan zen azkarrena lanak bukatzen, 37.28ko denborarekin. Jon Rekondo bigarren sailkatu zen 39.10ekin, eta Mieltxo Mindegia izan zen finaleko hirugarren aizkolaria, 41.31rekin.