Jone Urkizuk podiuma egin du Trail Villaviciosa Cabranes lasterketan

Uztarria.eus 2017ko abe. 22a, 13:38

Jone Urkizu lasterkariak hirugarren postua lortu zuen abenduaren 17an Trail Villaviciosa Cabranes (Asturias, Espainia) lasterketan. 25 kilometro proban lortu zuen podiuma, Azara Garcia de los Salmonesen (02:24:25) eta Maria Fernandez Polonioren (02:51:50) atzetik bukatuta. Urkizuk 02:52:01 denboran bukatu zuen lasterketa.