Eneko Cantero nagusi, Tolosako Eskalada Txapelketan

Eneko Cantero eskalatzaile azpeitiarrak irabazi zuen atzo, abenduak 2, Tolosako Oargi Mendi Elkartean jokatutako Eskalada Txapelketa. Guztira, 40 lagunek hartu zuten parte sariketan. Horiek, sei bloke egin behar zituzten sailkapenean aurrera egiteko, eta Canterok seiak osatzea lortu zuen. Horrenbestez, finalera sailkatu zen zuzenean. Azpeitiarraz gain, beste zazpi parte-hartzaile izan ziren finalean, eta lau bloke egitea egokitu zitzaien. Azpeitiko eskalatzaileak 4tik 3 egitea lortu zuen, eta modu horretan, aurreneko postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean. 

Canterok adierazi duenez, "gozatu" egin zuen txapelketan zehar, eta "oso gustura" itzuli zen handik: "Lagun lepo etorri ziren txapelketa ikustera, eta sariketa gozatu egin nuen. Beraz, elegante". 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide