Karmelo Etxegaraiko ikasleek ametsak taularatu dituzte Soreasun eskaini duten antzezlanean

Uztarria.eus 2017ko aza. 15a, 17:10

XXXV. Euskal Antzerki Topaketen barruko eskola antzerkiaren astean murgilduta daude herriko ikastetxeetako gaztetxoak, eta gaur arratsaldean, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleak aritu dira aktore lanetan. 15:30ean hasita, LH5eko eta LH6ko ikasleek Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua antzezlana taularatu dute Soreasu antzokian, eta, obran, ametsak eta koloreak izan dituzte hizpide, besteak beste.

Gaurkoan, herriko HH4ko eta HH5eko ikasleak izan dira ikusleak, eta, guztira, 380 haur inguru bertaratu dira. Aktoreek egindako galderei gogotsu eta ozen erantzun diete ikusleek, eta giro polita sortu da aretoan.