Bertan behera gelditu da gaur egitekoak ziren antzerki laborategia, jende nahikoa animatu ez delako

Uztarria.eus 2017ko aza. 1a, 12:19
Antzerki topaketen antolatzaileak eta parte hartzaileak. (Ainitze Agirrezabala)

Euskal Antzerki Topaketen barruan, bosgarren urtez antolatu dute Antzerki Eskolen Eguna. Beste urteetan umeentzako ekintzak prestatu izan dituzte, eta, lehen aldiz, helduekin proba egin nahi izan dute aurtengoan. Dena den, ez da posible izan.

XXXV. Euskal Antzerki Topaketei ekiteko, V. Antzerki Eskolen Eguna egitekoak ziren gaurkoan, baina bertan behera gelditu da. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, ez du nahikoa jendek izena eman gaurko prestatuta zuten antzerki laborategian. Bosgarren urtez antolatu dute Antzerki Eskolen Eguna, eta berrikuntza bezala, helduei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurtengoan EHAZEk eta Metrokoadroka Sormen Laborategiak. Beste urteetan umeentzako ekintzak prestatu izan dituzte, eta, lehen aldiz, helduekin proba egin nahi izan dute aurtengoan. Dena den, ez da posible izan, jendearen erantzun falta tarteko.