Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta hirugarren, Euskal Herriko Dantza txapelketan

Atzo, urriak 21, jokatu zen Segurako Euskal Herriko dantza txapelketaren finala, eta bertan parte hartu zuten Azpeitiko hainbat dantzarik. Txapela lortzearen atarian gelditu ziren Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta; hirugarren sailkatu ziren, 69,50 puntu eskuratuta. Oroigarria eta 500 euroko saria ekarri zituzten herrira.

Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak aurreneko hiru postuetan sartzea lortu ez bazuten ere, etxera eraman zuten Gillermo Areizaga Saria –mantala eta gerrikoa–. Dantza txapelketaren sortzailearen eta sustatzailea izan zenaren omenez, txapelketan lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatzen direnek jasotzen dute.

Iazko irabazleek garaipena errepikatu zuten atzo. Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada izan ziren aurrenak sailkapenean, 74 puntu lortuta.  Haien aurretik gelditu ziren Iker Sanz eta Ane Urruzola Lezo eta Villabonako bikotea, 72,50 punturekin.

Hona hemen sailkapena, osorik:

Xabier Artola - Idoia Besada Irura-Pasaia 74,00
2 Iker Sanz - Ane Urruzola Lezo-Villabona 72,50
3 Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga-Azpeitia  69,50
4 Ekain Uzkudun - Laura Bastida- Azpeitia 64,00
5 Julen Murgiondo - Saioa Galarraga- Bergara 61,00
6 Julen Berrondo - Nagore Berrondo- Errezil 60,50
7 Mikel Subinas - Maite Beobide - Azpeitia 57,00
8 Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta Azpeitia  54,50
9 Gorka Etxeandia - Sara Chaves Gasteiz 53,00
10 Gorka Kerejeta - Leire Ezimendi Azpeitia-Errezil 50,00
11 Beñat Olano - Amaia Uralde Gasteiz 46,00
12 Irati Aranguren - Leire Urresti Azpeitia-Getaria 43,00
13 Pierre Latasa - Miren Arbelbide Urruña-Miarritze 39,00

(Argazkia: Segurako Udala)

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide