Iagomagoren magiak ere txundituko ditu azpeitiarrak zapatuan

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 5a, 17:27

Zapatuan, urriaren 7an, magiak hartuko du Azpeitia. Goizetik gauera bitartean, hainbat ekintza izango dira magiaren bueltan. Iagomago gazte azpeitiarrak ere parte hartuko du aurtengo edizioan. Trikimailu batzuk baditu eskuartean, eta ezin jakin hark zer aterako duen txisteratik. Iagomagorekin solasean aritu da UROLA KOSTAKO HITZA, eta biharko egunkarian hari egindako elkarrizketa irakurri ahal izango da. Hona hemen aurrerapen bideoa, trikigailu eta guzti.