Saninazioak 2017

Festetan "adi" ibiltzeko hainbat gomendio eman ditu Ertzaintzak

Uztarria.eus 2017ko uzt. 28a, 13:24

Festen atarian, norbere gauzak zaintzeko oharra plazaratu du Ertzaintzak, eta hainbat gomendio eman du.

"Balio handiko gauzak" soinean ez eramateko adierazi dute, eta poltsa "ondo itxita" eta aurrekaldean edukitzeko gomendatu dute. Horrez gain, sakeleko telefonoak, jantziak eta diru-zorroak inon ez uzteko ohartarazi dute.

Festetan herritarrak leku "aldendu, ilun eta bakartietara" joatea ekidin dezatela eta jazarpen eta indarkeria jokabideak salatu ditzatela ere adierazi dute.