Saninazioak 2017

Umeek beste urte batez gozatu dute barraka egunaz

Uztarria.eus 2017ko uzt. 27a, 20:10

Eguraldia lagun, beste urte batez saninazioen atarian antolatzen den umeen barraka egunaz gozatzeko aukera izan dute haurrek gaur, uztailak 27, arratsaldean. Buelta bakoitzeko euro bat ordaintzeko aukera izan dute Betharrameko eta Perretxikoaren jolastokira hurbildu diren gaztetxoek eta haurrek. 

Aurten, Betharram eraikina berritzeko lanak tarteko, barraka guztiak ez zirenez kabitzen jolastokian, umeei zuzendutako barrakak Perretxikoan jarri dituzte, eta nerabeei zuzendutakoak Betharramen. Saninazioak bukatu arte egongo dira barrakak martxan, eta 1,60 euro ordaindu beharko dira barraketarako fitxak.