Bukatu da Pourra'2017

Uztarria.eus 2017ko uzt. 23a, 22:17

Unai Nuñezek (Apatxkouski taldearekin) irabazi du Uztarriaren Tourreko aurtengo porra. Eusebi Lizaso (Markexa) izan da bigarrena, eta Ane Mendinueta (Flash) hirugarrena. Beste hamaika apustugilek ere jasoko dute saria. Sari banaketa San Inazio bezperan, uztailaren 30ean, izango da, 20:00etan, Uztarriak Erdikalean jarria duen tonbolan.

Gaur, uztailak 23, bukatu da 2017ko Frantziako Tourra. Horrenbestez, Uztarriaren Pourra ere bukatu da. Frantziako lasterketan aurten ere Chris Froome (Team Sky) izan bada nagusi, Pourra'2017n sari nagusia Unai Nuñezek irabazi du, Apatxkouski taldearekin. Aurtengo Pourraren podiumean bigarrena Eusebi Lizaso izan da, Markexa taldearekin, eta hirugarren saria Ane Mendinuetarentzat izango da, Flash taldearekin. Pourra'2017k 190 apustu izan ditu, inoiz baino gehiago. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue, osorik.

Sarituak eta sariak

Lehen hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatu ditu Uztarriaren Pourrak. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 1.140 euro, Apatxkouski, Unai Nuñez.
  • 2.goak: 760 euro, Markexa, Eusebi Lizaso.
  • 3.goak: 380 euro, Flash, Ane Mendinueta.
  • 4.goak: Bi lagunentzako afaria, Katran, Iraitz Segurola.
  • 13.goak: Ardo sorta, Ttirriki-Ttarraka, Amaia San Vicente Roncal.
  • 38.goak: Erreka Bike-n oparia, Erreiru, Iñaki Berasategi.
  • 44.goak: Ziklos Beniren oparia, Irazola Taxixtie, Josu Zubizarreta.
  • 69.goak: Azpeitiko Kirol Patronatuaren opariak, Kokodrilue, Gaizka Aranguren.
  • 87.goak: Azpeitiko Udalaren saria, Marimototx, Eneritz Albizu.
  • 100.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua, Elustondo anai-arrebak, Ihintza Elustondo.
  • 123.goak: Aitzaki Kirolaken oparia, Maioz, Jon Etxeberria.
  • 165.goak: Uztarriaren sariak, Laukotie, Iban Aizpuru.
  • 190.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea, Boss, Mari Jose Zabarte Aranburu.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2.354,60 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 310,55 gehiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, Pourraren sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak aurten Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.