Joseba Albizuk Europako Ultramaratoia irabazi du

Uztarria.eus 2017ko uzt. 1a, 19:55

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak Europako Ultramaratoia irabazi du. 213 kilometroko eta 6.200 metroko gorabehera duen ibilbidea da, eta, hori amaitzeko, 10:18:18 denbora behar izan du. Vielhan (Aran ibarra, Okzitania) jokatu du lasterketa, eta 05:00etan abiatu da.