Gaur hasiko dira Orkatzen 24 urteak ospatzeko ekitaldiak, Pettiren kontzertuarekin

Uztarria.eus 2017ko eka. 29a, 15:25
Petti.

Orkatz tabernan bertan eskainiko du zuzenekoa Pettik, 22:00etan hasita. Uztailaren 5era arte luzatuko da kultur elkartearen urtemuga ospatzeko prestatutako egitaraua.

Gaur, osteguna, ekingo diote Orkatz Kultur Elkartearen 24. urteurrena ospatzeko prestatutako ekintzei. 22:00etan hasita, Pettik kontzertua eskainiko du Orkatz tabernan. Hala, Berako musikaria arduratuko da bere doinuekin Orkatzeko ostegun gaua goxotzeaz.

Urtemuga ospatzeko prestatutako bigarren kultur emanaldia bihar, ostirala, eskainiko dute, eta orduan bertsoak izango dira protagonista. 22:30ean hasiko da bertso saioa, eta oholtzara igoko dira Julio Soto, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Oihana Labiano azpeitiarra. Gai-jartzaile lanetan, aldiz, Gurutze Oiarzabal arituko da.

Kultur elkartearen 24 urteak ospatzeko prestatu duten egitaraua uztailaren 5era arte luzatuko da. Hemen datozen egunetarako antolatu dituztenak: 

Uztailak 1, zapatua: 

14:30ean: Bazkaria, Sanagustin kulturgunean. 

Bazkalostean, Jagomagoren emanaldia. 

Kontzertuak: 

18:30ean: Joseba B. Lenoir hirukotean. 

22:30ean: Autobus Magikoa. 

Uztailak 2, igandea: 

22:00etan: Euskal Kantzioneroa. 

Uztailak 5, asteazkena:

19:00etan, mahai ingurua eta tailerra. Mikromatxismoa eta tabernetako jarrerak.