Sanjuandegiko festak 2017

Alejandro Francok irabazi du Sanjuandegiko III. Xake Txapelketa Herrikoia

Uztarria.eus 2017ko eka. 6a, 15:06

Joan den zapatuan, ekainaren 3an, III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatu zen Jose Antonio Agirre plazan, 10:30ean hasita. Aurtengoan, txapelketa Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan antolatu dute lehenengo aldiz. Jokalari bakoitzak zazpi partida jokatu zituen, bakoitza 10 minutukoa. 

20 jokalarik hartu zuten parte zapatuko xake txapelketan, eta Alejandro Franco izan zen irabazlea. Bigarren postua Aitor Priyarentzat izan zen eta hirugarrena Patxi Isasmendirentzat. Gazteak helbuekin batera lehiatu ziren, baina hala ere sariak izan zituzten. Gazteen mailan, Gorka Uranga izan zen irabazlea, Aner Alonso izan zen bigarren sailkatua, eta Luis Andoni Lazkano hirugarrena.