BTT Ultramaratoiko Espainiako txapelduna da Joseba Albizu

Uztarria.eus 2017ko eka. 4a, 11:41

Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak BTT Ultramaratoiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen atzo arratsaldean, L'Alcoran (Valentzia) egindako lasterketan. 200 kilometroko ibilbidea egin zuten txirrindulariek, eta azpeitiarra izan zen azkarrena, 09:51:41 denborarekin. Guztira, 950 txirrindulari baino gehiagok hartu zuten parte proban.