Sanjuandegiko festak 2017

Sei bikotek hartuko dute parte bihar Sanjuandegiko IV. Trikiti Txapelketan

Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe, aurreko urteko txapelketako irabazleak.

17:00etan hasiko da txapelketa, festetarako jarri duten karpan. Irabazleari txapela jartzeaz Sanjuandegiko Etxeberri soinujolea arduratuko da.

Bihar, ekainak 3, IV. Trikiti Txapelketa egingo dute Sanjuandegin, festen egitarauaren barruan. 17:00etan emango diote hasiera txapelketari festetarako muntatu duten karpan. 18 urtetik beherako gazteek hartuko dute parte biharko jaialdian, eta guztira sei bikote arituko dira lehian. Irabazleari auzoko Etxeberri soinujoleak jarriko dio txapela aurtengoan.

Hauek dira parte hartuko duten bikoteak:

  • Leire Uranga (Zestoa, 14 urte) eta Iraia Arteaga (Urrestilla, 14 urte).
  • Intza Illarramendi (Zestoa, 11 urte) eta Maria Illarramendi (Zestoa, 8 urte).
  • Izaro Oleaga (Aizarnazabal, 14 urte) eta Jurgi Ituarte (Aizarnazabal, 13 urte).
  • Eider Tolosa (Hernani, 17 urte) eta Lierni Tolosa (Hernani, 14 urte).
  • Lierni Tolosa (Hernani, 14 urte) eta Elaia Diaz (Hernani, 12 urte).
  • Aitor Uzkudun (Errezil, 16 urte) eta Naiara Urresti (Getaria, 17 urte).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide