Sanjuandegiko festak 2017

Bihar izango da Sanjuandegiko Barraka Eguna

Uztarria.eus 2017ko mai. 31a, 16:59

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

Sanjuandegiko festak direla eta, bihar, ekainaren 1ean, haurren barraka eguna izango da auzoan. Horrela, haur eta gaztetxoek barraka guztietan ibili ahal izango dute buelta bakoitzeko euro bat ordainduta, 17:00etatik 21:00etara bitartean.