Sanjuandegiko festak 2017

III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko da zapatuan

Uztarria.eus 2017ko mai. 30a, 13:12

Txapelketa 10:30ean hasiko da, Sanjuandegiko Jose Antonio Arregi plazan.

Zapatuan, ekainaren 3an, III. Xake Txapelketa Herrikoia jokatuko da Sanjuandegiko festetan, Jose Antonio Arregi plazan. Jokalari bakoitzak 10 minutuko zazpi partida jokatu beharko ditu, eta bi maila bereiziko dira: 14 urtera artekoek jokatuko dutena eta 14 urte baino gehiagokoek jokatuko dutena.

Txapelketari 10:30ean emango diote hasiera, eta parte hartu nahi duen edonork 10:00ak baina lehenago eman beharko du izena,  Jose Antonio Agirre plazatxoan. Txapelketa egunaren aurretik izena eman nahi duenak, berriz, urangajedrez@gmail.com emailera edo 6667500501 telefonora izen-abizenak eta jaiotze urtea bidalita har dezake parte txapelketan.

Gorka Uranga, Euskadiko eskolarteko txapelketa

Joan den asteburuan, Euskadiko eskolarteko kirol jokoak jokatu ziren Gasteizen, eta bertan, Gorka Uranga azpeitiarrak 13. postua lortu zuen infantil mailan, 6 puntu posibletatik 2,5 puntu lortuta.