Azpeitiko ekonomiaren orainaz eta geroaz arituko dira bihar, Sanagustinen

Uztarria.eus 2017ko mai. 22a, 12:21

Munohaundi kultur elkarteak antolatuta, Azpeitiko eta bailarako ekonomia: oraina eta geroa hitzaldia eskainiko dute bihar, maiatzaren 23an, Javier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuko diputatuak eta Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustepeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orerako departamentuko diputatuak.

19:30ean izango da hitzaldia, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, eta sarrera doakoa izango da. Iñaki Txapartegi arituko da aurkezle eta moderatzaile lanetan.