Azpeitiarrak ere lehiatu dira Zarauzko II. Eskolarteko Xake Txapelketan

Uztarria.eus 2017ko mai. 22a, 11:55

Xakelari gazteek asteburu osoko festa izan dute Zarautzen, hango kirol elkarteak antolatutako II. Eskolarteko Xake Festarekin. Ostiraletik igandera, askotariko hitzorduak izan zituzten Zarauzko hainbat txokotan. Tartean, zapatuan benjamin, alebin eta infantil-kadete mailetako jokalarientzako txapelketa egin zen Orokieta ikastetxean. Goizetik arratsaldera, 162 gazte aritu ziren lehian, eta tartean izan ziren hiru azpeitiar: Gorka Uranga eta Aner Alonso infantil-kadete mailan, eta Beñat Aristegi benjamin mailan. Alonsok eta Urangak bina puntu lortu eta 9. eta 11. postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren. Aristegik, berriz, 4,5 puntu eskuratu eta 9. postuan sailkatu zen, "joko interesgarria erakutsiz eta aurrerakada bat emanez", Xaputarrak xake taldekoen esanetan.

Argazkietan, hiru azpeitiarrak, Zarauzko txapelketan.